Denboraven Menpe


Hire aterpetik irten naizelako, pertsona bati ordua eskatu diot
Gaur oparitu didate erloju bat pentsatu dut, orratzei begira:
Denboraren poderioak irabazi naula, ea ez ote den opari ona
Nahiz eta zulo beltza bilatu, denboraren mugak ez dira eroriko

Denboraren menpe

Nire burua babestu behar dudanez, eta iragana da oso azkarra,
Karrera bat egingo diot, lehenaldia eta oraina nahastuko dira
Berandu dabilela, esango dit untxi batek, aliziak eta guzti
Eta orain berriro nahasi egin haiz, nostalgia denboraren mina

Denboraren menpe

"lehenaldia kontrolatzen duenak, orainaldia kontrolatuko du
Orainaldia kontrolatzen duenak, etorkizuna kontrolatuko du"
Botere berri horrek beldur ematen dit, menpetasuna okerrena
Hemen galdu dut nire apostua, halere ospatuko dut edozein tabernatan

Eta orain berriro nahasi egin naiz, nostalgia denboraren mina
Eta orain berriro galdu egin naiz, iragana denboraren mina







Captcha