Nortasunaren Ateak


Baso ilunaren barnealdean
Euriz bustitako irrintzi urrutiak entzuten dira
Herri baten samina adierazten duten
Kondairak kantu bihurtuak

Zuhaitzen enborrak basoaren zaindari bihurtu dira
Gudariak bailira, gudariak bait dira

Behin jaiotzen ikusi zituen ama lurrak,
Bere seme alabak

Mendiaren magalean sutan dirauen elizak
Nortasunaren ateak ditu zabaldu,
Indarrean dagoen kristautasunak
Heriotzera eraman nahi gaitu

Airean zabaldutako kedarrak
Garaipenaren mezua eramango die herri anaiei







Captcha