Oinazearen Itzalak


Hezurrak gogortzen dizkidan
Gela ilun eta hotz honen barruan
Bakarrik naiz sentitzen
Ispirituek naute baztertu
Eta jada nire eskuen majiak
Ez du erantzunik aurkitzen

Heriotzaren atarian
Iritsi da nire azkena
Enparantzaren erdian
Sua nire zai

Gar eta txinpartek haiekana deitzen naute
Irainek eta oihuek ez dute gupidarik
Nire oinazean,
Badator sua soinekoan gora,
Ilea erreaz,
Kixkaliaz azala
Lurrak irentsi nazala

Ispirituak zatozte,
Zatozte nigana!
Zuenganako maitasuna mintzo zaizue,
Indar ahaltsu bat nabari dut
Ene barnean

Jaun Beltza da
Deika ari zaidana
Hegaka nabil haidean
Betiko askatasun betean







Captcha